XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIGIKO KHANTORIA
I- Ezinago eder da ûda bethin bortia
Eta partikûlarzki zohardi batekilan
Goizian ezagûtû dit harat bûrûz juraitian
Herri xuri goxo bat Xiberuko lilia.

II- Herri xarmant hori da bortûz ûngûratûrik
Ligi deitzen da eta orotan famatûrik
Izana gatik heltzeko bidia den bûhûrrik
Han irus bizi dira ez hor ûkhen beldûrrik.

III- Ligiko ûhaitzian arraña hanitx fina
Bena eskietatzeko ezinago maliña
Horen gatik Ligiarrek badie aski konbina
Truieta franko jaten die herri aizuek txardina
IV- Larrazkenin ûrzuak goizik dira phausatzen
Ligiko haitxtoietan laket dira bazkatzen
Ihizlariek atzamanak ostatietan gozatzen
Idi elibat bezala nulaxek gerrikatzen.

V- Ligin laket dirade zer nahi jokietan
Hor ûsû igante da asteko egûnetan
Hur Kiroletan igexka uheitz erremulietan
Bai edo sûzko orgetan zunpakan botxietan.

VI- Egûnko jei ederrak gûtû hunat ekharri
Beganakian bazela herri huntan batzarri
Ligiar eta Ligiarser ez dût erran beharrik
Desiratzen degûla bake eta osagarri.

Eginik Berterretx phastualarentako, Ligin dila hamar bat urthe.